Hogeitabi lagun dira saritutakoak. 500 euroko bi sari eta 200 euroko hogei jasoko dituzte horiek.
'Elgoibarren erosteak saria du' lelopean egin duten ginkana erako kanpainaren barruan, Txankakuaren baitako establezimenduetan kartilla batzuk eskuratu ahal izan dituzte bezeroek, eta haiexek bete behar zituzten erosketa bat egiten zuten aldiro. Saltzaileak zigilu bat jartzen zion kartillari, eta hala osatu behar zuten, baina hori bai, zigilu guztiak ezberdinak izan behar ziren: hau da, ez zuen balio erosketa guztiak denda berean egiteak. Hala egin duten guztiak sartu dira martitzenean egin zuten zozketan (ikus hemen). Sarituek eguenean jasoko dute saria.
Honako hauek dira sarituak.