Herritarrek txartel bat izango dute, eta kanpainarekin bat egin duten dendetan erosketak egitean zigilua jasoko dute txartelean. Bezeroek sei saltoki desberdinetan egin beharko dituzte erosketak. Txartela osatutakoan dendetan jarriko dituzten kutxetan sartu beharko dituzte, zozketarako. Txartel bat baino gehiago bete dezakete bezeroek. Azaroaren 5ean egingo dute zozketa.
Kanpainak urriaren 7tik 31ra iraungo du.
Lotura duten albisteak: