BIDEOA: 'Karlisten oldarraldia eta ondoko gerra 1833-1839´ hitzaldia

Barren 2024ko ira. 22a, 17:01

Historia Garaikidean aditua den Joseba Agirreazkuenaga Zigorragak (Bilbo, 1953) Karlisten oldarraldia eta ondoko gerra (1833-1839) izenburuko hitzaldiarekin hasi zuen 'Karlistaldiak: XIX. mendeko gerra zibilak… eta gehiago' izeneko hitzaldi-zikloa, joan den maiatzaren 2an.

Bideoan ikus-entzun dezakezue Agirrazkuenagak Elgoibarren emaniko hitzaldia. Ilumberri Achademiak, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute Karlistadak: XIX.mendeko gerra zibilak... eta gehiago hitzaldi-zikloko aurrenekoa izan zen.

Bigarren hitzaldia maiatzaren 8an eman zuen Mikel Alberdi historialari eta Zumalakarregi Artxibo Museoko arduradunak: Bigarren karlistaldia (1872-1876): Foru sistemaren azken urteak izeneko hitzaldia.

Hirugarren eta azken hitzaldia Xabier Zabaltza historialari eta saiakera egileak emango du, irailaren 26an (osteguna) eta Agosti Xaho: Lehen karlistaldiaren kontaketa izango du izenburutzat.