Oldarraldiaren aurrekariak ezagutzera eman eta 1833ko erasoaz, porrotaz eta Oñati-Bergarako bake ituna izenpetu artekoan Euskal Herrian izan zen gerra giroaz arituko da Joseba Agirreazkuenaga.
- Eguna: maiatzak 2, eguena
- Ordua: 19:00
- Tokia: Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian
- Debalde
Unibertsitateko katedraduna EHUko Historia Garaikidea Sailean. Bertan dihardu lanean 1980az geroztik, irakasle eta ikertzaile gisa. Filosofia eta Letretan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (1976, Geografia eta Historia atala) eta Filosofia eta Letretan doktorea (1985, Historia Modernoa eta Garaikidea atala) ere bada. Euskadi Ikerkuntza Saria jaso zuen 2019an.
Ilumberri Achademiak, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute Karlistadak: XIX.mendeko gerra zibilak... eta gehiago hitzaldi-zikloa.