Zuhaitz jartzea egin zuten atzo aratsaldean eta San Antolin Eguna ospatzen dihardute gaur, ekitaldi bakarra egongo den arren: San Antolin Eguneko prozesioa eta meza. Kaxeta elkartekoek 2012an berreskuratu zuten prozesioa egitearen ohitura, hainbat urtean galduta egon eta gero. Elgoibarrera etorri berria den Joseba Gonzalez apaizak gidatu du elizkizuna. Atzo, domeka, eman zuen aurreneko meza San Bartolome elizan. Meza ostean, salda eta txorizoa banatu dituzte Arriagan.
Ekitaldi nagusiak barikuan eta zapatuan
San Antolin jaietako ekitaldi nagusiak, baina asteburako ptrestatu dituzte. Zapatuan gainera, autobus zerbitzua egongo da Txarridunako errotondatik, 17:00etatik 02:00etara.
Hona astebururako egitaraua:
IRAILAK 6, BARIKUA
- 18:30 Txapel eta oliba hezur jaurtiketa.
20:00 Bertso kalejira.
21:00 Bertso afaria Iker Zubeldia, Julio Soto eta Xabat Illarregirekin. Afaritarako tiketak salgai daude. Aurrez 30 euro; eguenean bertan: 35 euro. 649 445 552 edo 675 702 952 telefoetan eskatu daitezke irailaren 3ra arte. - Ondoren, musika, karpa itxi arte.
IRAILAK 7, ZAPATUA
- 14:00 Paella jana. (15 euro) Ondoren, bingoa.
- 16:30 Mus txapelketa eta umeentzako merienda.
- 17:00 Umeentzako merienda.
- 17:30 Tortilla txapelketa.
- 18:00 Herri kirolak: Ane Ituarte, Karmele Gisasola, Mikel Agirre eta Unai Osa.
- Ondoren, txinga eramate parte-hartzailea eta Pultsu Txapelketa sariekin.
- 21:00 Afaria, Euskal Parrillaren eskutik.
- 23:00 Erromeria, Kitziki taldearekin.
- 01:00 Txokolatada eta errifaren zozketa
- Ondoren, musika, karpa itxi arte.
*Argazkiak: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala