San Antolin jaiak, aurten santu eta guzti

elgoibarren.net 2012ko ira. 4a, 17:28

Atsedenik hartzeko ia astirik gabe, San Bartolome jaien amaierak eta Arriaga auzoko San Antolin jaien hasierak bat egin zuen joan den barixakuan, abuztuaren 31n. Domekara artean hainbat ekintza eta dema antolatu zituzten. Berrikuntza bat ere izan dute aurtengo ospakizunek, San Antolin Eguneko prozesioa berreskuratu dute-eta jaiak antolatzen jardun duten Kaxeta elkartekoek. Urteak ziren egiten ez zutela, baina San Antolinen irudia berreskuratu eta prozesioa egin zuten harekin. (Argazkiak eta demetako emaitzak dauzka)


San Antolin jaien barruan antolatutako lehiaketetako emaitzak:
  • VII. Txapel Jaurtiketa lehiaketa:
  Neskak: Saioa Iriondo (17,95 m)
  Mutilak: Aitzol Urain (23,80)
  • V. Oliba Jaurtiketa lehiaketa:
  Irabazlea: Unai Loiola (14,42 m)
  • San Antolin auzoko III. Mus Txapelketa:
  Irabazleak. Miguel eta Altamira
  Bigarren postua: Salegi eta Pedro
  Hirugarren postua: Domeka eta Iñaki
  • Arriagako IV. Lasterketa Herrikoia:
Gizonezkoak
1. Iñigo Lariz Azkue (20:09)
2. Gaizka Romero Azkarate (20:42)
3. Zigor Esnaola Garaizabal (21:23)
Emakumezkoak
1. Pilar Arriola (27:15)
2. Pilar Lama Lopez(30:49)
Karkizano gainera iristen lehena:
Neskak: Pilar Arriola.
Mutilak: Jose Antonio Ruiz.
Beteranoak: Pilar Lama eta Ignacio Perez.
Auzoko lehenengoak: Aritz Telleria eta Pilar Arriola.
  • Patata tortila txapelketa: Andoni Kortazar eta Antxon Mendizabal
  • Tiragoma txapelketako irabazlea: Jose Juan Barrenetxea
Errifetako zenbaki sarituak
 Bestalde, Laja eta Mikel trikitilariek girotutako erromerian egindako dantza txapelketan, aurten ere Elgoibartik kanpora joan da lehen saria, baina finalean fin ibili ziren San Antolineko Iñaki eta Eider. Errifari dagokionez, honakoak izan dira zozketako zenbaki sarituak:
1. Saria: Kanariar Iharteetara bi lagunentzako bidaia.
Zenbaki irabazlea: 3.167
Erreserbakoa: 1638
2. Bigarren saria: Janariz eta edariz betetako karretila
Zenbaki irabazlia: 1.550
Erreserbakoa: 3707