Orain gutxi zendu zen Benantzio Otaegi ordezkatzera etorri zen Vitoriano Etxabe 2022an, baina Elgoibar eta Soraluzeko parrokoa izateari lagako dio Itziarren jaioatako apaizak, osasun kontuegatik.
Elgoibarko parrokiatik jakinarazi dutenez, Donostiako Elizbarrutiak dagoeneko izendatuta dauka parroko berria, izendapenak irailaren 1etik aurrera eragina izango duen arren. Joseba Gonzalez Zugasti ‘Paje’ (Azkoitia, 1969) izango da Elgoibar eta Soraluzeko parrokoa. Pasai San Pedroko erretorea da gaur egun ‘Paje’; Gipuzkoako bikario nagusia izandakoa ere bada, besteak beste.
Elgoibarko parrokiatik gaineratu dutenez, jakinaraziko dute aurrerago noiz aurkeztuko duten parroko berria.