Bideoa: Larrain-dantza Maalan

Barren 2024ko abu. 25a, 19:02

Azken boladan Larrain-dantza ikasteko ikastaroak egin dituzte Elgoibarren eta baita tutorialak sortu eta zabaldu ere. Bistan da arrakasta izan dutela, jende ugarik egin baitu dantzan sanbartolome hauetan egon diren bi aukeretan.

Bezpera Egunean txupinazoaren aurretik egin zuten Larrain-dantza Kalegoen plazan eta San Bartolome Egunean Maalan, Gune Askekoek antolatuta. Maalako dantzaldia ikus dezakezue bideoan.