Haritzekoek joan den uztailaren 3an eman zuten ikastaroko lehen saioa, eta 10ean, eguaztenean, emango dute bigarrengoa. Lehen saioan eman behar zen izena parte hartzeko.
Edonola ere, Elgoibarko Udalak Larrain dantza nola dantzatu erakusten duen bideo tutoriala jarri du denen eskura, sarean. Dantzaren urrats eta mugimendu bereizgarriak erakusten dituen bideo-tutoriala edonork ikasteko modukoa dela diote, eta ikusleek jarraibide zehatzak jarraitu eta euren etxeetako erosotasunetik praktikatu ahal izango dutela.
Larrain-dantza ingurutxoa eta jota oinarri hartuta eraikitako dantzen suitea da. Zirkulu ireki handi bat osatzen duten bikoteetan dantzatzen da, erloju-orratzen kontrako noranzkoan mugitzen dena (ordutegiaren aurka).
Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak azpimarratu du Larrain Dantza dantzatzearena urtez urte sendotu den jarduera dela. "San Bartolome jaietako lehen eguneko funtsezko parte bihurtu da, eta denek parte hartzeko eta gure tradizioa bizirik mantentzeko aukera izango dutela ziurtatu nahi dugu. Bideo tutorial honekin, elgoibartarrak dantza enblematiko honekin bat egiteko gogotsuago sentitzea espero dugu", adierazi du.
San Bartolome Bezpea Egunean, abuztuaren 23an, dantzatuko dute Larrain dantza Kalegoen plazan, festei hasiera ematen dien txupinazoaren aurretik. (ikus iazko sanbartolomeetako Bezpera Eguna)