Sanbartolomeetako Haur eta Nerabeen Eguneko kamiseta lehiaketek badituzte irabazleak

Barren 2024ko uzt. 3a, 14:12

Lea Lazarobaster eta Itxaso Garaizabal dira Elgoibarko Haur eta Nerabeen Eguneko kamisetetarako irudi lehiaketen irabazleak.

Haurren Egunerako kamiseta lehiaketaren irabazlea Itxaso Garaizabal Mujika da, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikaslea. Bestalde, Lea Lazarobaster Heras DBHko 2. mailako ikasleak irabazi du Nerabeen Eguneko kamisetako irudia aukeratzeko lehiaketa.
 
 Egur Arte Tailerreko ikasleek aukeratu zituzten hamar finalistak aurkeztutako lanen artean. Finalistek zein epaimahaikideek Txankakuaren dendetan erosketak egiteko bonuak jaso dituzte.
 
 Haurren Egunerako irudi irabazlea Udal Ludotekan aukeratu zuten, ekainaren 17tik 21era. Nerabeen kasuan, Udal Gaztelekuarekin koordinatuta egin zuten aukeraketa.
Irabazleen irudiak jaien aurretik banatuko dituzten kamisetetan inprimatuko dituzte. Udalak irabazleak zoriondu ditu eta parte-hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie.

Bazkarirako izen ematea, zabalik

Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak kudeatuko ditu haurren eta nerabeen eguneko zenbait jarduera, eta gogorarazi dute oraindik ere badagoela aukera Haurren Eguneko bazkarian eta Nerabeen Eguneko bazkarian izena emateko. Horretarako, bete beharreko galdetegietarako estekak honako hauek dira: