Lehiaketa hori Atxutxiamaikak kudeatuko du, eta Egur Arte tailerreko kideen laguntza izango du irudi irabazleak aukeratzeko. Ume eta nerabeek hartu dezakete parte lehiaketan eta ekainaren 7a izango da lanak entregatzeko azken eguna, aisia@elgoibarkoizarra.eus helbidera bidalita edota Elgoibarko Izarraren bulegora eramanda (Aita Agirre kulturgunea, 3, 3 ezkerra).
Elgoibarren eskolaratutakoentzat da lehiaketa. LH1etik LH6ra bitarteko ikasleek parte hartu ahal izango dute Umeen Egunerako kamiseta lehiaketan eta Umeen Eguna irudikatu beharko dute beren lanetan, eta DBH1etik DBH4a arteko ikasleen lanak hartuko dituzte Nerabeen Eguneko lehiaketan.
10 irudi onenek 20 euroko erosketa bonua jasoko dute Txankakuaren dendetan trukatzeko. Irudi irabazlea ekainaren 17tik 21era bitartean aukeratuko dute Udal Ludotekan, Haurren Eguneko kamisetaren irudiaren kasuan, eta Udal Gaztelekuan, Nerabeen Eguneko irudiaren kasuan.
Irudi irabazleak 2024ko ekainaren 28an argitaratuko dituzte Elgoibarko Udalaren (www.elgoibar.eus) eta Elgoibarko Izarraren (www.elgoibarkoizarra.eus) webguneetan. Udalak jakinarazi du irudi irabazleak aldaketak izan ditzakeela serigrafia prozesuak hala eskatzen badu, eta irudiaren jabetza erakundearen esku geratuko dela.
Lehiaketaren oinarriak:
- Lehiaketaren helburua: 2024ko San Bartolome jaietako Umeen Eguneko kamisetek izango duten irudia diseinatzea da.
- Gaia: Umeen eguna irudikatzen duen irudia izan behar da.
- Sortze teknika: Irudiak “trazua” bakarrik izan dezake, betegarririk gabe. Irudiak hitzenbat izatekotan, euskaraz izan beharko da.
- Tamaina eta formatua: Orriaren tamaina A4 izan beharko da. Helbide elektronikora bidaliz gero, JPG formatuan izan beharko da: aisia@elgoibarkoizarra.eus. Bestela, irudia eskura eman daiteke helbide honetan: Aita Agirre Kulturgunea 3, 3 ezkerra.
- Lanak sinatu: Helbide elektronikora bidaliz gero, edota eskura emanez gero, sinadura ezingo da egon ikusgai irudian. Hala, mezuaren kasuan, haurraren izen- abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia atxikitu; bestelako kasuan, haurraren izen- abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia sobre batean sartu.
- Lehiaketan Elgoibarren eskolaratutako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak direnek parte hartu ahal izango dute.
- Datuak egiazkoak izan beharko dira, hots, iruzur gisa hartuko dira partaideek identitatea faltsutzen badute. Iruzurra burutzen duten parte hartzaileak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
- Kopurua: Partaide bakoitzak gehienez irudi 1 aurkeztu dezake.
- Irudiak aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 7a, azken hau barne.
- Adituen epaimahaia Egur Arte Tailerreko ikasleak izango dira. Aurkeztuko diren irudietatik
10 irudi aukeratuko dituzte. - Publikoaren bozka: epaimahaiak aukeratutako 10 irudietatik botu gehien lortzen dituen lanak irabaziko du, eta, beraz, azken hau izango da kamisetek izango duten irudia. Finalista horiek, Txankakuako dendetan gastatzeko 20€ko erosketa bonua jasoko dute.
- Botoa emateko epea: 2024ko ekainaren 17tik 21era izango da publikoaren bozka, Udal Ludotekan. Elgoibarren eskolaratutako Lehen Hezkuntzako haurrek soilik bozkatu ahal izango dute; pertsonako bozka bana.
- Irudi irabazlea 2024ko ekainaren 28an argitaratuko da hurrengo web orrietan: elgoibar.eus /
elgoibarkoizarra.eus. - Oharrak: Irudi irabazleak aldaketak jasan ditzake serigrafia prozesuak hala eskatuko balu.
Irudiaren jabegoa antolatzailearen esku geratuko da.