Saskibaloia herriko plazetara aterako dute zapatuan Elgoibarren

Barren 2024ko eka. 26a, 19:56

Elgoibarko Saskibaloi Taldeak saskibaloia eta musika uztartuko dituen jaia antolatu du zapaturako, ekainaren 29rako. 

Batetik, 3x3 saskibaloi txapelketaren bigarren edizioa egingo dute Lekuder plazan dagoen saskibaloi kantxan. Adin guztietako lagunek har dezakete parte, hiru edo lau kidetako taldeak osatuta. Izena emateko 618 259 339 telefono zenbakira deitu behar da edo taldekoen Instagramen dutren kontura (elgoibast) idatzi.

Bestetik, Maalako parkera ere eramango dute saskibaloia. Saski bat jarriko dute han eta jokoak eta lehiaketaren bat antolatzea da euren asmoa. "Elkarrekin barre batzuk egitea izango da saskiarekin egingo ditugun joko edo lehiaketen asmoa, ondo pasatzea", esan dute. Eta, 19:00etatik aurrera kontzertua emango dute Ellie Jensen eta Dani taldeek.