Altzolako tren geltokiaren aldeko kalejira egin dute

Barren 2024ko eka. 27a, 16:28

Altzolako San Joan jaien barruan aldarrikapenerako eta protestarako tartea ere hartu dute auzotarrek.

Joan den zapatuan, tren geltokiaren aldeko kalejira egin zuten, Altzolan Tren Geltokia Bai plataformak eta Altzola auzo elkarteak antolatuta, 634 errepideraino irtenda. Tren geltokian amaitu zuten kalejira.

Eusko Trenbidea Sareak aurkeztutako proiektuan Altzolako tren geltokia kentzea aurreikusita dago, eta horren kontrako borrokan dihardute Altzolako bizilagunek. Kalejiran giro ona eta bizilagunen parte hartze handia egon zela nabarmendu dute antolatzaileek.

 

Lotura duten albisteak: