Txistularien dianarekin hasi dute San Joan eguna, gaur, Altzolan, eta ondoren, gaurkoz ohitura duten bezala, meza eman du Txomin Zabaleta parrokoak. Aurrez, prozesioan atera dituzte Ama Birjinaren eta San Joanen irudiak. Mezatan, berriz, Mutrikuko eta Mendaroko abesbatzetako hainbat lagunek parte hartu dute, kantuan. Meza ostean, Haritz Euskal Dantzari Taldekoek soka-dantza dantzatu dute auzotarrekin batera, txistulariak lagund ituztela, eta mokadua prestatu diete ondorenerako auzotarrek denei, eliza atarian bertan. Argazki erakusketa dotorea ere atondu dute auzotarrek lehengo eskolen eraikinean, gaur auzotarren bilgune den lekuan. Altzolak gaur baino sona handiagoa zuen garaiko argazkiak dira erakusgai jarri dituztenetako asko eta asko, bainuetxera etorri ohi ziren bisitarienak nahiz bertakoenak. Era berean, bainuetxera bisita egiteko ere aprobetxatu du talde batek. Arratsalderako, berriz, sardina-jatea dute iragarrita (18:00etan), eta 20:00ak aldera emango diote azkena sanjoanei.
Bilduma honetan batu ditugu atzoko eta gaurko argazki batzuk, baina joango gara bilduma osatzen.