Zabalik dago Nahaste Borrasten izena emateko epea

Barren 2024ko eka. 26a, 16:07

Kimetzek antolatuta, Nahaste Borraste proba herrikoiaren 38. edizioa jokatuko dute barikuan, ekainaren 28an, eta  zabalik dago aurrez izena emateko epea.

Ohi moduan, Kalegoen Plazatik hasiko da Nahaste Borraste proba, 19:00etan, eta helmuga ere plazan izango da. Betiko formatua izango du probak, bizikletaz, zakua bizkarrean hartuta eta korrika egin beharko dute, aspaldiko urteetako ibilbide berbera.

Dagoeneko eman daiteke izena Nahaste Borrasten parte hartzeko: HEMEN

Edonola ere, egunean bertan ere egongo da, baina, izena emateko aukera, 17:00etatik 18:30era, Kalegoen plazan bertan. Aurrez izena emandakoek egunean bertan jaso beharko dute dortsala plazan, 18:30ak baino lehenago.

Mikel Gurrutxaga eta Ainhoa Lendinez gailendu ziren iazkoan.

∞Azken urteetako irabazleak: