Aurreko astean jokatutako finalerdien ostean, emakumezkoetan, Jone Azkoagak eta Karmele Martinezek Iratxe Astigarragaren eta Amaia Aizpuruaren aurka jokatuko dute azken partida. Gizonezkoen finalean, berriz, Ander Condek eta Endika Etxanizek osatutako bikoteak Ander Izagirre eta Mikel Arrieta izango dituzte aurkari.
Apirilean hasi zituzten Emakumezkoen XI. Pala Txapelketa eta Gizonezkoen VII. Pala Txapelketak. Hamar bikote aritu dira lehian emakumezkoetan eta hamahiru gizonezkoetan. Ligaxka fasean 56 partida jokatu zituzten, eta kanporaketak jokatu ostean lau bikoterik onenak iritsi dira finalera.
Iazko finaletako bideoa:
Lotura duten albisteak: