Hamar bikote aritu dira lehian emakumezkoetan eta hamahiru gizonezkoetan. Ligaxka fasean 56 partida jokatu dituzte guztira, eta kanporaketak jokatzen dihardute orain. Final-laurdenetako kanporaketen ostean, honako zortzi bikoteak sailkatu dira final-erdietarako.
Eguaztenean, ekainaren 12an, jokatuko dituzte lehen bi finalerdiak, 18:00etatik aurrera:
- Amaia Aizpurua eta Iratxe Astigarraga Vs Maialen Rosa eta Leire Mendizabal
- Josu Espilla eta Xabier Arrizabalaga Vs Ander Izagirre eta Mikel Arrieta
Eguenean, ekainaren 13an, jokatuko dituzte beste bi finalerdiak, 18:00etatik aurrera:
- Maite Mugartegi eta Idoia Arrillaga Vs Karmele Martinez eta Jone Azkoaga
- Sergio Martinez eta Ander Conde Vs Igor Txurruka eta Iker Txurruka