Nogen, Puro Relajo eta Akerbeltz izango dira musika talde nagusiak, baina Elgoibarko hainbat taldek ere izango dute herriko jaietan joteko aukera: Brilet, Ellie Jensen edota Kitziki taldeek, esaterako. 2022ko sanbartolomeetan ere etorri ziren Puro Relajo taldekoak Elgoibarrera, eta jendetza batu zuten Kalegoen plazan. Ellie Jensen taldekoek iaz ere jo zuten jaietan, En Tol Sarmientokoen telonero lanak egin zituzten Bezpera Egunean.
2024ko San Bartolome jaiak bi asteburutan banatu dituzte aurten: abuztuaren 23tik 26ra eta 30etik 31ra, eta sei egun horietan askotariko kontzertuak izango dira.
Kontzertuen programa:
- Abuztuak 23: Ellie Jensen eta Nogen, Kalegoen Plazan
- Abuztuak 24: Brilet eta Erenegun, Kalegoen Plazan.
- Abuztuak 25: Dantza txapelketa.
- Abuztuak 26 (Txiki Eguna): Mauxitxa, Artistas del Gremio eta Deabru Beltzak.
- Abuztuak 30: Kitziki Kalegoen Plazan eta DJ Agote eta Akerbeltz erromeria taldea Maalako parkean.
- Abuztuak 31: Puro Relajo, Kalegoen Plazan, eta Mauxitxaren kalejira.
Hiru sokamuturra eta nerabeentzako bazkaria
Kontzertuez gain, hiru sokamuturra egingo dira jaietan eta parte hartuko duten ganadutegien berri eman du Udalak: Lopene abuztuaren 25ean, Ruso abuztuaren 26an eta Saka abuztuaren 30ean.
Nerabeentzako bazkari bat antolatuko dutela ere jakinarazi dute.