2024ko San Bartolome jaiak bi asteburutan ospatuko dira

Barren 2024ko ekainaren 17a

Bi zati izango dituzte aurtengo San Bartolome jaiek, sei jai egunak bi asteburutan banatzea erabaki baitu Elgoibarko Udalak. Txiki Eguna ere ez da 25ean izango, domeka dela-eta.

Abuztuztuaren 23tik 26ra eta abuztuaren 30etik 31ra ospatuko dituzte elgoibartarrek 2024ko San Bartolome jaiak, bi asteburutan banatuta alegia.

Jaietako data nagusiak honako hauek izango dira:

  • Abuztuak 23: San Bartolome bezpera.
  • Abuztuak 24: San Bartolome Eguna.
  • Abuztuak 25: Jubilatuen eguna/Haurren eguna.
  • Abuztuak 26: Txiki Eguna.
  • Abuztuak 30: Gazte eta Nerabeen eguna.
  • Abuztuak 31: Baserritarren Eguna.

San Bartolome jaietako kontzertuak zein izango diren ere aurreratu du Elgoibarko Udalak.