Igualeja Skyrace proba kluben arteko Espainiako Txapelketa eta Espainiako Kopako azkenaurreko proba puntuagarria izan da aurtengoan. Etxeko lasterkariak gailendu ziren gizonezkoetan zein emakumezkoetan, Benalmadenako Alpino taldeko antxitxikariak igo baitziren podiumaren gorenera.
Emakumezkoetan 21 puntu batu zituen Benalmadena Alpino taldeak, sailkapeneko lehen lau taldekideen sailkapenak batuta: Cristina Salazar Ramirez (1), Cris Palomo Congosto (3), Carolina García Astorga (8) eta Inmaculada Alvarez Soto (9). Gasteizko Gaikar Zortzietakoak taldea sailkatu zen bigarren, 33 punturekin: Garazi Benita Sampedro Arando (4), Irune Velez De Mendizabal Gauna (7), Oihane Unzalu Aldekoa (10) eta Garazi Abasolo Mujika (12). Hirugarren postuan Tolosan egoitza duen Soronea-Amma taldea sailkatu zen, -iazko txapelduna-, 45 punturekin: Larraitz Etxebeste Lizaso (5), Mayi Mujika Errasti (6), Sonia Lopez Bañuelos (16) eta Leire Elola Izaguirre (18). 2023. urtean sortu zuten Soronea-Ammma mendi lasterketa taldeak 24 korrikalari ditu aurten, eta horietako bat da Mayi Mujika.
Gizonezkoetan 30 puntu batu zituzten garaipena eskuratu zuten Alpino taldeko lau kideek: Zaid Ait Malek Oulkis (1), Raul Ortiz Cabello (3), Alberto Gamero Benitez (12) eta Angel Accino Suarez (14). Avientu taldea sailkatu zen bigarren postuan eta Soronea-Amma kirol taldea hirugarrengoan.
Espainiako Mendi Federazioak zuzenean eman zuen lasterketa, eta Youtuben dago ikusgai.
Lotura duten albisteak: