San Miguel taldeko bolariek fin amaitu dute txapelketa. Hamar jardunaldi jokatu ostean, Angel Ibarluzeak irabazi zuen txapela aurreko asteburuan, seigarrengoz irabazi duen garaikurra. Txapelketa horretan lehen 64 postuetan sailkazen diren bolariek jokatzen dute Lehendakari Saria, Bolari Egunean, eta Lasturren egin zuten aurtengoa, zapatuan.
Azken tiraldi honek estimazio handia izaten du bolarien artean, kanporaketa eran jokatzen dutelako eta ez delako emoziorik falta izaten kanporaketek aurrera egin ahala. Oraingoan San Miguel A taldeko bolari Unai Loiola ailegatu zen azkenera arte, gainerako guztiak kanporatuz. Sergio Rodriguez izan zen txapeldunorde eta Bittor Astigarraga eta Gartzi Gorosabel sailkatu ziren hirugarren eta laugarren postuetan.
Omenaldia
Lehiaren ostean, elkarrekin bazkaldu zuten bolariek Lasturko tabernan. Bazkalostean banatuko zituzten Gipuzkoako hiru txirlo bola joko txapelketaren 53. edizioko sariak eta ohi duten moduan omenaldia ere egin zuten. Aurtengo omenduak Bixente Zulaika, Felix Gomez "Beltza" eta Mari Carmen Olabe izan ziren (beheko irudian), hiru txirlo munduari egin dioten ekarpenagatik.