Bola Jokorako Euskal Federazioak antolatuta, martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean jokatuko dute aurtengo Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. Hamar jardunaldi izango ditu txapelketak, eta ohi duten moduan, Lehendakari Saria jokatuko dute gero, txapelketari amaiera emateko.
Azkoitiko Floreagako bolatokian hasiko dute lehia zapatuan. Aiastiako bolatokian jokatuko dute bigarren jardunaldia, martxoaren 23an eta Idotorbeko tiraldia maiatzaren 18an izango da. Elgoibarko bi jardunaldietan, bariku gauetan ere egingo dituzte tiraldiak, 23:00etatik aurrera, euro bana ordainduta.
Hona tiraldien egutegi osoa.