Batetik, herrian bertan ekoiztutako produktuak erosi eta dastatzeko aukera egon da. Bestetik, hemengo baserrietan hazitako animaliak ere egongo dira ikusgai. 80 bat buru ekarri dituzte guztira.
Trinitate jaietako ferian ohiko bilakatu den Elgoibarko baserrietako sagardo dastaketa eta lehiaketa ere egin dute Lekuederren, eta Amuskategi baserriak irabazi du lehen saria. Lekuederren bertan Lumagorri eta Basatxerri kalitatezko oilasko eta txerrikiak saldu dituzte, eta ohi moduan jendearen gustokoak izan dira.