Armazio baserriak irabazi izan du azken urteetan trinitateetako sagardo lehiaketa; azken biak irabazteaz gainera sei alditan irabazi du guztira. Gaur, txapelketaren 14. edizioan Amuskategi izan da irabazlea.
Antolatzaileek azaldu dutenez, jende ugari ibili da Elgoibarko bederatzi baserritan ekoiztutako sagardoa dastatzen eta denak ia aldi berean amaitu direla nabarmendu dute. "Seinale ona da hori, sagardo guztiak onak, edo edangarriak bai behintzat, zirela esan nahi baitu. Sagardoa edateko gogoa ematen zuen eguraldia lagun, giro onean joan da goiza", esan dute antolatzailek. Lekuederren bertan Lumagorri eta Basatxerri kalitatezko oilasko eta txerrikiak dastatzeko aukera egongo da, platera 2 euro ordainduta, eta haragiari laguntzeko herriko sagardoa aukeratu dute askok.
Honako baserriek hartu dute parte gaurko sagardo lehiaketa eta dastaketan: Olazarraga Azkue, Armazio, Amuskategi, Antsolabazterra, Gelasoro, Urrategi, Zuluetabekoa eta Marigorta.