4.000 bonu atera dituzte 'Bizi Bizixa' kanpainan, eta hilaren 30era arte trukatu daitezke dendetan

Barren 2024ko api. 11a, 16:03

Herriko merkataritza sustatzeko egitasmoaren barruan, Bizi Bizixa kanpainaren beste edizio bat jarri du martxan Elgoibarko Udalak. 

30.000 euroko inbertsioa egin du Udalak, eta 4.000 bonu atera ditu. Bonuak saltokietan erosi behar dira erosketa egiten den unean, eta apirilaren 30era arteko epea egongo da bonuak trukatzeko. 46 establezimenduk hartu dute parte kanpaina honetan, eta bakoitzak 86 bonu jaso ditu. Bonu horiei esker, herritarrek deskontuak eskuratuko dituzte. 5 euro eta 60 euro bitarteko gastua egin beharko dute, eta %25eko deskontua jasoko dute.

Hona hemen kanpaina honen baitan egingo diren deskontuak:

  • 5 €-ko erosketetan Udalak 1,25 €-ko dirulaguntza emango du
  • 10 €-ko erosketetan Udalak 2,5 €-ko dirulaguntza emango du.
  •  20 €-ko erosketetan Udalak 5 €-ko dirulaguntza emango du.
  • 30 €-ko erosketetan Udalak 7,5 €-ko dirulaguntza emango du.
  • 60 €-ko erosketetan Udalak 15 €-ko dirulaguntza emango du.


Erosketak euskaraz egiteko eskaera

Bidenabar, kanpaina honetaz baliatuta, erosketak euskaraz egiteko deia egin diete Udalak eta Elgoibarko Izarrak bezeroei. Horretarako, herriko establezimenduetan euskarazko zerbitzua indartzeko, Euskaraz barra-barra izeneko marka berriaren ikurra jarrita dute zerbitzuak euskaraz eskaintzeko gaitasuna duten establezimenduek. Euskal Herri osoko marka bateratua da Barrabarra. Ikur horrekin bezero euskaldunei adierazten zaie euskaraz lasai aritzeko aukera dutela ikurra jarrita duten establezimenduetan, izan ere, marka agerian jartzen duten establezimenduetan euskaraz ulertzen duten langileak egongo direla bermatuko baita.

46 saltokik parte hartuko dute kanpainan

  • SALTOKIAREN IZENA
  • BIZKOR BIZIKLETAK
  • IZA'K ILEAPAINDEGIA
  • MASUMIS
  • ZAZPI INFORMATIKA
  • FARMAZABAL
  • MARA OINETAKOAK
  • SARA JANTZI DENDA
  • ASTIGARRAGA GYS SPORT 
  • CRISTINA GARCIA ESTETIKA ETA TERAPIA NATURALAK
  • MERAKI ILEAPAINDEGIA
  • N1 EN ZAPATILLAS
  • FADEK ILEAPAINDEGIA
  • IPINTZA
  • ONGI ITURGINTZA ETA DISEINUA
  • GARBIÑE ESTETIKA
  • IKUS OPTIKA
  • GARATE JANTZI DENDA
  • MARIA ILEAPAINDEGIA
  • G&M JANTZI DENDA
  • AZKUE ARGAZKIA
  • NALAI ZAPATERIA
  • ARAURI LURRINDEGIA ETA ESTETIKA ZENTRUA
  • HAIR'S ILEAPAINDEGIA
  • DARAMA DENDA-TAILERRA
  • GOIARA 48
  • TXILLARRE EKODENDA
  • ECENARRO
  • KARKIZANO
  • ATELIER OIHANA
  • UZURI OPTIKA AUDIO
  • KALA LORADENDA
  • ARAMBURU BITXITEGIA
  • PITXINTXU
  • LETE
  • IRIONDO KIROLAK
  • LAU DEKORAZIOAK
  • SURYA BELARDENDA
  • ROTETA ELEKTRIZITATEA
  • BARRUTIA OPTIKA
  • LAGUNAK TEXTIL
  • AGURTZANE ILEAPAINDEGIA
  • IDAMA ILEAPAINDEGIA
  • OLAIA MARTINEZ ESTETIKA ZENTROA
  • ALIRE ESTETIKA
  • BIOK DEKORAZIOA
  • KIMA BIOESTETIKA