Olaia Irigoien idazleak bere liburuak jarriko ditu ikusgai Kultur Kafean

Barren 2024ko mai. 24a, 11:12

Olaia Irigoien elgoibartarrak umeentzako hainbat liburu idatzi ditu Akelarre bildumaren barruan, eta liburu horiek jarriko ditu ikusgai asteburu honetan, Kultur Kafean.

Inesa Gaxen izan zen idatzi zuen lehenengoa, eta haren atzetik etorri dira Misión Don Quijote y Sancho Panza eta Elisabeth Martí. Historiako pertsonaien biografiak jaso ditu, umeentzako formatoan. 17:00etatik aurrera egongo da gaur Kultur Kafean, eta bihar, 10:00etatik eguerdira arte.

Lotura duten albistek: