Goiz partean dantza urbanoak, gimnasia eta herri kirolak izan ziren moduan, musikak hartu zituen kaleak bariku arratsaldean eta iluntzean. Arratsaldez, Patxangoi elektrotxaranga kalejiran aritu zen herriko kaleetan barrena, eta gauean jendetza batu zuen Mugi Panderoa taldearen erromeriak Maalan, gazteak gehienak. DJ Latxirongak itxi zuen Euskal Herriko Itzulia lasterketaren ailegaeraren harira hainbat eragilek elkarlanean antolatutako jardunaldia.