Etapa bizkorra jokatu dute, eta Elgoibartik igaro diren lehen aldian, 11:50ak aldean, bi txirrindulari ihes eginda zihoazen arren, denak elkarrekin ailegatu dira Elgoibarko helmugara. Misha Bredewolde herbeherearrak (SD Works) irabazi du esprinean.
Elgoibartik lehen aldiz igaro diren uneko irudiak, azken esprintekoak eta sari banaketa ekitaldikoak batu ditugu argazki-bilduman.