Eskola umeek dantza urbanoak dantzatzeko eta herri kiroletan aritzeko aukera izan dute Kalegoen plazan eta elizako arkupeetan. Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako 200dik gora ume aritu dira dantzan eta kirola eginez. Elgoibar Sasoian taldekoek ere saio irekia egin dute lekuederren.
Hainbat ikasle ikastetxeetatik irten dira etaparen amaiera zuzenean ikustera, eta askok Maalan egin dute bazkaria. Hona Itzuliko etapa amaiera girotzeko goizean egin dituzten ekitaldiak, argazki-bilduman eta bideoan.