Aszensio Altzola eta Katalina Ibarra erraldoien miniaturak atera zituen Udalak 2022an, eta Jon Lizarralde eta Arantza Aginako erraldoienak sortu dituzte orain. Erraldoiek estimazio handia izaten dute umeen artean, erraldoien erreplika txikiek ere arrakasta handia izan ei dute.
Udaletik jakinarazi dutenez, Azkue (San Bartolome kalea, 26) eta Pitxintxu (San Frantzisko kalea, 27) dendetan jarriko dituzte salgai Jon Lizarralde eta Arantza Aginako erraldoien miniaturak, asteburu honetatik aurrera.