Martxan da danborradako kartela aukeratzeko lehiaketa

Barren 2024ko api. 8a, 16:50

Beste urte batzutan baino goizago izango dira aurtengo Trinitate jaiak. Maiatzaen 25ean egingo da aurten nagusien danborrada, eta Atabal elkarteak danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du.

Kartel lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezakeela parte jakinarazi dute antolatzaileek. Bakoitzak nahi duen teknika erabili dezake kartela egiteko (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.), baina ezinbestean agertu beharko da ondorengo testua: "Elgoibarko 2024ko danborrada. Maiatzaren 25ean, 23:00etan". Lanak Elgoibarko Udaleko Kultura Sailean (Aita Agirre kulturgunean) aurkeztu beharko dira, 2024ko appirilaren 22ko 13:00ak baino lehen. Irabazleari 300 euroko saria emango diote.

Iazkoan Nagore Cancio Del Pinok aurkeztutako kartela izan zen irabazlea.

Hona lehiaketan parte hartu ahal izateko oinarriak:

  1.  Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.
  2. Teknika librea izango da (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.). Lanak euskarri gogorrean
    aurkeztuko dira.
  3. Lanaren neurria honako hau izango da: A 2 edo proportzionala.
  4. Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: "Elgoibarko 2024ko danborrada. Maiatzaren 25ean, 23:00etan".
  5. Saria hirurehun eurokoa (300 €) izango da, dirutan.
  6. Lanak Aita Agirre kulturgunean, Kultura Sailean, aurkeztu beharko dira, 2024ko apirilaren 22ko 13:00ak baino lehen, astelehena.
  7.  Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, eta atzeko aldean “leloa” eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi batean parte-hartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia bidaliko dira, eta kartazalaren gainean lanaren “leloa” jarriko da.
  8.  Saritu gabeko lanak epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako, hogeita hamar (30) eguneko epea izango da. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du “Danborrada Atabal Elkarteak“, eta ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabiliko ditu.
  9.  Saritutako lana “Danborrada Atabal Elkartearen“ esku geldituko da. Halaber, inprimatzeko,
    argitaratzeko eta ezagutarazteko eskubide guztiak “Danborrada Atabal Elkarteak“ berak izango ditu.
  10. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta saria banatu gabe gera daiteke. Erabakia
    hartuko den egun berean jakingo da epaimahaia nork osatuko duen. Epaimahaiak argituko ditu oinarri hauen
    inguruan sor daitezkeen zalantzak.
  11.  Lehiaketara aurkezteko, aurreko oinarri guztiak onartu behar dira.

 

Danborradarako kartel lehiaketako irabazlea, urtez urte: