Gazteen mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketako jardunaldia hartu zuen atzo Elgoibarko Herriko Antzokiak. Legazpi, Zizurkil, Andoain, Amasa-Villabona, Tolosa, Errenteria, Asteasu, Astigarraga, Lizartza, Lezo, Leitza, Lasarte-Oria, Areso eta Elgoibarko dantzariek hartu zuten parte Elgoibarko XXIII. Aurresku Txapelketan, bi kategoriatan banatuta: B saila (11-14 urte) eta D saila (14-15 urte).
Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako lau dantzarik hartu zuten parte txapelketan eta "lan bikaina" egin zutela nabarmendu dute irakasleek. Ez dira bat bestearen gainetik nabarmendu zaleak, baina azpimarratu beharrekoa da Unax Ansolak B sailean lortu zuen garaipena, iazkoan lortu zuen hirugarren postua onduz. "Parte hartu zuten dantzari guztiak zoriondu nahi ditugu, herrikoak eta beste herrietatik etorritakoak, guzti-guztiek lan ikaragarria egiten dutelako gure herriaren nortasuna diren euskal dantzak mantentzeko eta zabaltzeko; eta, ez ditugu merezi duten adina baloratzen", adierazi dute.
Unax Asolarekin batera, Duna Santos, Uxue Cabrera eta Haizea Luluaga izan dira aurten herriko dantzariak.
Sailkapenak:
B saila (11-13 urte)
- Unax Ansola (Elgoibar)
- June Aguado ( Amasa-Villabona)
- Jon Alberdi ( Legazpi)
D saila (14-15 urte):
- Julen Lertxundi (Asteasu)
- Onditz Esnaola (Lizartza)
- Ihin Erauskin ( Lezo)
Argazkiak eta bideoa: Joserra Cabrera