Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten atzo Elgoibarren, Legazpin eta Amasa-Villabonan jokatutakoen ostean. D sailean (14-15 urte) eta B Sailean (11-14 urte) hamalauna dantzari igo ziren oholtza gainera, eta hiru dantzarik egin zuten dantza A Sailean.
Inazio Bereziartua dantza eta musika eskolako zazpi ordezkarik hartu zuten parte etxeko txapelketan. D sailean lehiatu ziren Duna Santos, Elaia Etxaniz eta Uxue Cabrera; eta, gaztetxoenen artean, berriz, Haizea Luluaga, Sare Meabebasterretxea, Irene Toledano eta Unax Ansola. Azken honek, gainera, podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren postua eskuratuta. "Denek erakutsi zuten ondo dantza egiten dakitela, nahiz eta batzuei igarri zitzaien herrian dantza egiteagatik zertxobait urduriago zeudela", esan dute dantza irakasleek.
Oiartzunek hartuko du Ligako laugarren jardunaldia, martxoaren 25ean, eta bi dantzari joango dira Elgoibartik, Duna Santos eta Unax Ansola.
Hona dantzari elgoibartarren irudiak Joserra Cabreraren argazkitan.