Ohi moduan, Herriko Antzokian jokatuko dute Elgoibarko Aurresku txapelketaren 23. edizioa izango dena, domekan, 11:00etatik aurrera.
Legazpi, Zizurkil, Andoain, Amasa-Villabona, Tolosa, Errenteria, Asteasu, Astigarraga, Lizartza, Lezo, Leitza, Lasarte-Oria eta Aresoko dantzariak lehiatuko dira bertan, bi mailatan banatuta: D eta B sailak. Tartean, lau dantzari elgoibartar ere izango dira: Duna Santos, Uxue Cabrera, Haizea Luluaga eta Unax Ansola.