Astebete aurreratu dute Jose Gurrutxaga krosa, hauteskundeekin bat ez egiteko

Barren 2024ko mar. 4a, 14:11

Apirilean 21ean jokatzekoa zen Jose Gurrutxaga krosa astebete aurreratzea erabaki du Elgoibar Ikastolak, egun horretan izango baitira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean egingo dituztela jakinarazi ostean, egun horretarako iragarrita zuten Jose Gurrutxaga krosaren 29. ekitaldia aurreratzea erabaki du Elgoibar Ikastolak. Honenbestez, apirilaren 14an jokatuko dute krosa