Otsailaren 2a arteko epea dago Jose Gurrutxaga krosean izena emateko

Barren.eus 2024ko urt. 24a, 16:04

Elgoibar Ikastolatik jakinarazi dute apirilaren 21ean jokatuko dela aurten Jose Gurrutxaga krosa, 10:30ean hasita, eta 16 urtez gorakoek, Internetez eman beharko dutela izena, otsailaren 2a baino lehen. 29. ekitaldia izango da aurtengoa.

Elgoibar Ikastolatik jakitera eman dutenez, eskola-umeek ikastetxeetan bertan eman ahal izango dute aukera, baina 16 urtez gorakoek elgoibarikastola.eus webgunean eman dute izena, eta horretarako otsailaren 2a arteko epea dute. Antolatzaileek ohartarazi dute aurten ez dela egongo egunean bertan izena ematerik, eta krosean izena emandakoek bakarrik parte hartu ahal izango dutela.