M-8 2024

Martxoaren 8rako hamaika ekintza antolatuko dituzte Elgoibarren

Barren 2024ko mar. 2a, 13:05

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, herriko elkarte eta taldeekin elkarlanean antolatu duten egitaraua aurkeztu du Elgoibarko Udalak. Era berean, Udal Gobernuak bat egin du EUDELek martxoaren 8a dela eta kaleratu duen adierazpenarekin.

Hona Elgobarko Udalak, Lila Emakumeen Etxearekin eta tokiko eragileekin ondutako ekitaldien egitaraua: 

  • Martxoaren 1etik 15era: Argazki Erakusketa Alba Duqueren "Guganako bidea" argazki erakusketa, 18:30etatik 20:30etara, Kultur Etxeko erakusketa aretoan.
  • Martxoak 3,  domeka: Pilota - Binakako Master Cup Txapelketako finalerdiak, 12:00etan, Ikastolako frontoian.
  • Martxoak 5, martitzena: Haurrentzako ekitaldiak eta liburu aurkezpena. 'Printzesak kontu kontari' ipuin kontakea saioa emango du Maider Galartzak, Gotzon Garate Udal Liburutegian. 17:00etan, LH1eko ikasleentzat. 17:30etan, LH2-3ko ikasleentzat, Egun berean, Marina Marroquíren "Eso no es sexo' liburua aurkeztuko dute, 18:00etan, I. Bereziartua Musika Eskolako auditoriumean.
  • Martxoak  6, asteazkena: Zinema 'Slow' filmaren emanaldia, 21:00etan, Elgoibarko Herriko Antzokian.
  • Martxoak 8, barikua - Manifestazioak: 11:30etan, Arreiturre BHI eraikinetik abiatuko da goizean egingo duten manifestazioa, eta 20:00etan hasiko da iluntzekoa, Kalegoen plazatik.
  • Martxoak 9, larunbata: Tailerrak, batukada eta emakumeen bazkaria. Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa emango dute kiroldegian, Olaizaga Karate taldekoen eskutik, 9:30etatik 12:30etara. Uluka Batukak kalejira egingo du herriko kaleetan, 12:30ean hasita Lilatik. Emakumeen bazkaria eta dantza saioa egingo dtuzte 14:30etan, Sigma jatetxean.
  • Martxoak 11, astelehena: Ahoz aho 2024 egitasmoaren barruan, bakarrizketa saioa emango du Carolina Rueda ipuin kontalari kolonbiarrak, helduentzat, 19:00etan, Gotzon Garate Udal Liburutegian.
  • Martxoak 17, igandea Bakarrizketak: “Ztandup”, 12:00etan, Aita Agirre Kulturgunean Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren eskutik.
  • Martxoak 18, astelehena: Emakumeentzako gunea "Maitasunaren bost hizuntzak, maitatzeko modu ezberdinak', Loredi Salegik gidatua, 18:00etatik 20:00etara, Lilan.
  • Martxoak 20, asteazkena: Zinema 'Femme' filmaren emanaldia, 21:00etan, Herriko Antzokian.
  • Martxoak 22, barikua: Kafe solasaldia 7. arteari buruzko kafe tertulia. 18:30etan, Lilan.

 

 Martxoaren 8rako EUDELeko adierazpena

Elgoibarko Udal Gobernuak bat egin du Eudelek, Euskadiko Udalen Elkarteak, 2024ko martxoaren 8a dela-eta aurkeztutako adierazpenarekin, eta adierazpen hori onartu zuten martitzenean, otsailaren 27an, eginiko osoko bilkuran.

Iraurri hemen osorik Eudelen adierazpena -PDF-