Zortzi bikote lehiatu dira urtarrilaren 21ean hasi zuten txapelketan, eta atzo jokatu zuten ligaxkako azken jardunaldia, Etxebarriako udal pilotalekuan. Jardunaldi guztietako emaitzak kontuan hartuta, Arrizabalaga-Erasun Beitia-Mendizabalen aurka eta Etxegarai-Gaminde Aldai-Bergararen kontra arituko dira bi finalerdietan. Izan ere, finalerdietako gurutzaketak erabakitzeko bikote bakoitzaren tanto aldea hartu dute kontutan eta horrela, onenak izan diren Arrizabalaga-Erasunek Beitia-Mendizabalen aurka jokatuko dute eta Etxegarai-Gamindek Aldai-Bergararen kontra.
Elgoibar Ikastolako frontoian jokatuko dituzte bi finalerdiak, domekan, 12:00etatik aurrera. Euskal Telebistak zuzenean emango ditu. Bi bikote irabazleek Arrasaten jokatuko dute finala, martxoaren 17an.
Duela lau urte ere, 2020an, Elgoibarren jokatu zituzten txapelketa honetako finalerdiak. Gainera, koronabirusaren pandemia hasi zenetik Elgoibarren jokatu zen lehen kirol ekitaldia izan zen.