URAk hondakin-ur horiek Apraizeko HUAra doan Debabarreneko Kolektore Nagusira konektatzeko kolektore zati batzuk eraiki ditu eta gaur jarri dituztela martxan jakinarazi dute, hala Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraizeko HUAra bideratuko dituzte aurrerantzean.
Konexio horri esker, industrialdean sortutako hondakin-urak ez dituzte orain arte moduan Kortazar errekastora isuriko, eta industrialdetik metro gutxira dagoen Apraizeko HUAn tratatuko dituzte hondakin-urak.
Kolektore tarte berria Ferrerías kalearen behealdean eta N-634 errepidearen eskuinaldean, Debarako noranzkoan, Kortazar errekastoaren gaineko pasabidearen eraiki dute. Bertatik igarotzen baita inguruko industrien urak biltzen dituen sarea.
Saneamendu-sarea berritzeko lanen aurrekontua 610.831,70 eurokoa izan da, eta 6 hilabetean gauzatu dituzte.
Era berean, Mendaroko eta Altzolako hondakin-urak Apraizko araztegira eramateko proiektua publiko egin du URA Agentziak eta martxoaren 6a arteko epea dago alegazioak egiteko. Mendaroko Udalak egin dizkio aldaketa-proposamenak URAk aurkeztutako proiektuari..