Inauteriak 2024

Pitbull nagusi Bertsio Gauean

Barren 2024ko ots. 12a, 12:05

Bertsio Gaua egin zuten zapatu gauerdian, eta hamazortzi talde eta bakarlari igo ziren Maalako eszenatokira, aukeratutako abestiak kantatzera edota antzeztera (play back-a).

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute Bertsio Gaua, bigarrengoz, inauterietako programaren barruan. Hiru lagunek osatu zuten epaimahaia: Gazte Asanbladako kide Xabi Goñik, Biraka dantza taldeko Julene Garcia-Abadek eta Taupada Antzerki Taldeko Nerea Cuendek. Iazkoan moduan, aurten ere hamazortzi talde edo bakarlarik hartu zuten parte, eta batzuk behin baino gehiagotan igo ziren oholtzara. Saioa guztiak ikusi ostean, Pitbull abeslariaren abestia aukeratu zuen taldeak irabazi zuen taldeko sari nagusia (250 euro). ABBA taldekoez mozorrotuta talde suediarraren abesti ezagunak abestera oholtzara igo zen taldeak jaso zuen bigarren saria (170 euro). Taldeka baino lagun gutxiagok hartu zuten bakarka, eta Jon Mujikarentzat izan zen saria (170 euro). Azkenik, 150 euroko sari berezia ere banatu zuten eta 'Amigdala' taldearentzat izan zen.

Lehiaketa giro onean joan zela azaldu dute antolatzaileek. "Hotz antzera hasi zen gaua, baina taldeak animatzen joan ahala ikuskizun polita eman zuten". 

Hona Bertsio Gaueko zenbait argazki (*Argazkiak: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala)

Bertsio Gaua egin zuten inauterietako zapatuan eta Pitbull taldea izan zen onena taldekako lehian. Argazkia: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala.
 
Taldeka bigarren saria eskuratu zuen ABBA taldeak. Argazkia: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala