Umore ona eta parte hartze handia eduki du Bertsio Gauak

Barren.eus 2023ko ots. 20a, 14:49

Festa giro handia izan zen Elgoibarren, inauterietako zapatuan, eta bertsioen playback lehiaketan ere igarri zuten, hamazortzi taldek eta bakarlarik hartu baitzuten parte.

Atxutxiamaikak eta Udalak elkarlanean antolatu duten Bertsio Gaua izan da aurtengo inauterietako berrikuntzetako bat. Taldeka edo bakarka, oholtza gainetik aukeratutako abestiak kantatu edota antzezteko (play back-a) egiteko aukera zuten herritarrek, eta hamazortzi talde eta bakarlarik eman zuten izena. Guztiak igo ziren Maalako eszenatokira euren onena ematera eta "giro ederra" sortu zela azaldu dute antolatzaileek. Onenei sariak ere eman zizkieten, eta 'Aladinas' taldeak jaso zuen taldekako lehen saria, 250 euro. 'Pudes contar conmigo' abestia defendatu zuten oholtzan.  'Joane Nerea' izenarekin aurkeztu zen taldeari eman zioten bigarren saria (170 euro). Horiek modako abestia aukeratu zuten, Shakira eta Bizarrapen 'Bzrp Music Sessions #53'. Eszenatokira bakarrik igo zirenen artean, Tino Casal izenaz aurkeztu zen bakarlariak eskuratu zuen epaimahaiaren lehen saria (170 euro), 'Eloise' abestiarekin. Ska-P taldearen 'El Vals Del Obrero' abestia aukeratu zuen Roketxe bakarlariak jaso sari berezia (150 euro).

Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala 

 

2023 02 19 bertsio gaua taldekoa arg Elgoibarko udala

2023 02 19 bertsio gaua tinocasal arg Elgoibarko udala

2023 02 19 bertsio gaua arg Elgoibarko udala

2023 02 19 bertsio gaua pub epaile arg Elgoibarko udala

2023 02 19 bertsio gaua arg epaimahai Elgoibarko udala

2023 02 19 bertsio gaua arg Elgoibarko udala 1

2023 02 19 bertsio gaua arg Elgoibarko udala 2

2023 02 19 bertsio gaua punkya arg Elgoibarko udala