San Anton eguna, irudietan

Barren.eus 2024ko urt. 18a, 09:15

Herriko bigarren zaindariaren omenezko eguna izan zen atzokoa, San Anton eguna, eta herriko umeek gozatu zuten bereziki festa egunaz.

Goiz partean Sigmako aparkalekua eta Herriko Antzokia izan ziren festa guneak. Hego haize zakarrarekin esnatu zen eguna eta Elgoibarko Udalak umeentzako parkea Sigmako aparkalekura leku aldatzea erabaki zuen, segurtasuna bermatzeko. Neska-mutil ugari ibili ziren han ipini zituzten puzgarri eta gainerako jolasetan. Herriko Antzokian, berriz, erritmo afrolatinoz osatutako errepertorioa jo zuen Aldakan taldeak.
Arratsaldean umez bete zituen kaleak erraldoien, buruhandien, zezenzikleten eta dultzaineroen kalejirak.

San Anton eguneko ekitaldiez gainera, gogoratu ikusgai dagoela Altzolatarren Dorretxeak antolatzen duen seilu erakusketa. Elgoibarko Lanbide Heziketa omendu dute aurten, 125 urte bete dituela-eta. Era berean, bariku iluntzean jokatuko dituzte San Anton Pilota Txapelketako finalak ere.

ARGAZKI-BILDUMA: 2024ko San Antonak, irudietan

2024 01 17 san anton aldakan kontzertua BARREN

2024 01 17 san anton BARREN aldakan

2024 01 17 san anton BARREN buruhandia

2024 01 17 san anton BARREN erraldoiak plaza

2024 01 18 sananton umeen parkea BARREN