Hilaren 20ra arte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera, eta aurten, Elgoibarko Lanbide Heziketa omenduko dute. 125 urte bete ditu Lanbide Heziketak gurean eta motibo horrekin zigilu berezia ere aterako dute aurten.
- Erakusketa honako ordutegi honetan ikusi ahal izango da: astegunetan, 18:30etik 20:30era, eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara goizez, eta arratsaldez, 18:30etik 20:30era.
Hilaren 20an Filatelia Elkarteetako Euskal Federazioaren batzarra egingo dute Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 11:00etan, eta ondoren, 13:00etan, zigilu erakusketa ixteko ekitaldia. Erakusketan parte hartu duten bildumazaleei eta laguntzaileei sariak emateko baliatuko dute ekitaldia. Kultur Etxeko sotoan izango da hori.