Izan ere, Ameikutz musika eskolako ikasle bik ere parte hartu zuten jaialdian, eta ez zen, gainera, edozelako parte-hartzea izan haiena. Haizea Urkiak Sia abeslariaren 'Chandelier' kantua interpretatu zuen pianoarekin, eta Maite Marquezek Adeleren 'Someone Like You', Iñigo Ruiz de Gordejuelak (Mendaro, 1994) pianoan lagunduta. Aurrez ere arituak ziren bi ikasleak jende aurrean, baina areto bete jenderen aurrean jardun ziren barikuan, artista handien pare.
Musika eskolakoen ondotik irten ziren oholtzara Malwina Masternak jazz abeslaria eta barikuan taldekide izan zituen hiru musikariak, Miguel Rodriguez (pianoa), Joan Terol (bateria) eta Javier Callen (kontrabaxua), eta gogotik gozatu zuen publikoak.
• Hurrengo kontzertuak
Kontzertu aurrean aurkezleek iragarri zuten kontzertu ziklo baten estreinakoa izango zela gainera barikukoa. Hurrengo kontzertuak honako hauek izango dira:
- Martxoak 3 (domeka): Irati Bilbaoren kontzertua. Mikel Nuñez (pianoa), Fran Serrano (baxua) eta Aitor Bravo (bateria) taldekideekin batera arituko da Bilbao bere proiektu pertsonala aurkezten. Jazz klasikoa du oinarrian proiektuak, baina musika-espektro zabala du.
- Maiatzak 25 (zapatua): Satxa Soriazu ren Megadeth projektua. Megadeth proiektuko trash metala jazz klabera ekarriko du Soriazuk.
- Uztailak 18 (eguena): Move taldearen kontzertua. Iñigo Ruiz de Gordejuela piano jotzaile mendaroarraren taldea. Alberto Areta (saxofoia), Javier Callen (kontrabaxua), Borja Barrueta (bateria) eta Iñigo Ruiz de Gordejuela berak osatzen dute taldea.
∞Lotura duten albisteak: