BARREN astekariak eta Soraluzeko Pil-pilean aldizkariak Ekonomia Gurean izeneko saioa antolatu dute gaur (apirilak 27), Tokikomekin eta IMHrekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Debabarreneko ekonomiaz berba egiteko jardunaldia izan da, eta gure bailarako ekonomia gertutik ezagutzen duten hiru kide izan dira hizlariak: Tokiko garapena eta ekonomian aditua den Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Miren Estensoro; IMHko zuzendari Ixaka Egurbide eta Mendaroko Egile enpresa taldeko Josu Agirrezabala.