Maiatzaren 7an botoa ematera deitu du Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak Elgoibarren ere. Erroldatuta dauden 16 urtez gorako guztiak deitu dituzte botoa ematera. Maiatzaren 7an, 9:00etatik 20:00etara egongo dira hauteslekuak zabalik, Kalegoen plazan, Maalan eta Gure Esku Dagoren lokalean, San Frantzisko kaleko 11. zenbakian. Botoa emateko agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko da: NAN Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena, EHNA Euskal Herriko Nortasun Agiria eta bizileku txartela (agiriak iraungita izanez gero, edo helbiderik ez badakarte, errolda agiria erakutsi beharko da).
• Boto aurreratua emateko hainbat aukera
Maiatzaren 7an botoa eman ezin dutenenentzat, baina, boto aurreratua emateko aukera ere ari da eskaintzen Gure Esku Dago. Apirilaren 23an hasi ziren, Aiastian, eta aste honetan ere izango da botoa emateko aukera, ondorengo leku eta orduetan. Maiatzaren 1ean, Idotorbe auzoko plazan, 11:00etatik 13:00etara, eta Altzolako lokalean, 18:30etik eta 20:30era. Maiatzaren 2an, Gure Esku Dagoren lokalean, 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era. Maiatzaren 3an, San Roke kalean, Meka parean, 11:00etatik 13:00etara, eta maiatzaren 4an, Gure Esku Dagoren lokalean 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era, eta gaur zortzi, maiatzaren 5ean, Gure Esku Dagoren lokalean, 18:30etik 20:30era.
• Kartelak, leihoetan
Gure Esku Dagok kartelak atera ditu maiatzaren 7ko herri galdeketaren harira eta herritarrei eskatu die etxeko leiho eta balkoietan esegitzeko. Ahalik eta jende gehienak botoa ematea nahi dute, eta giroa berotu nahi dute horretarako. Era berean, egunean bertan ere festa izango dela aurreratu dute, nahiz oraindik ez duten egitaraua jakinarazi.
- Debabarreneko Gure Esku Dagok herritarrei dei egin die maiatzaren 7an bozkatzera joan daitezen (2017-04-24)
- Gure Esku Dagok lokala hartu du San Frantzisko kalean (2017-04-07)
- Maiatzaren 7ko herri galdeketan posta bidez bozkatzeko aukera izango da (2017-03-13)
-
Gure Esku Dago taldeak 1.802 sinadura lortu ditu Elgoibarren, behar zituztenen bikoitza (2017-02-21)
-
Elgoibarren galdeketa egiteko 1.450 herritarren babesa jaso du momentuz Gure Esku Dagok (2017-02-07)
- Maiatzaren 7an 46.500 herritarri hitza emango die Gure Esku Dagok Debabarrenan (2017-01-21)
- Galdeketarako galderak adostuta, sinadurak biltzeari ekin dio Elgoibarko Gure Esku Dagok (2016-12-19)
- Herri galdeketako galdera aurkeztuko du Gure Esku Dagok zapatuan (2016-12-13)
- Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaian hartu zuten parte dozenaka elgoibartar eta mendaroarrek (2015-06-22)
- Ekainaren 21erako deialdia egin du Elgoibarko Gure Esku Dagok (2015-06-15)
- Erabakitzeko eskubidearen aldeko oka joko erraldoia (2015-04-22)
- Elgoibar eta Mendaroko dozenaka lagunek hartu zuten parte erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoan (2014-11-11)
-
Bost mila lagun batu nahi ditu Gure Esku Dagok, Zurriolan mosaikoa osatzeko (2014-10-22)
- Elgoibartarrak eta mendaroarrak giza katean (2014-06-09)
- Aitor Novak gaitentzat moldatu du 'Gure esku Dago' abestia (2014-06-06)
- Giza kate herrikoia egin dute Kalegoen plazan (2014-05-31)
- Jaia eta aldarrikapena uztartu zituen zapatuan Mendaron Gure Esku Dago egunak (2014-05-13)
- Mendaron ere sortu dute erabakitze eskubidearen aldeko lan taldea (2014-04-03)
- Herri argazkia atera dute Gure Esku Dago ekimenaren aldekoek (2014-03-24)
- Elgoibarri eta Mendarori 32. kilometroa osatzea egokitu zaie ekainaren 8ko giza katean(2014-03-11)
- Ekainaren 8an Durangotik Iruñera egin nahi den giza kateari lehen babesa (2014-02-17)
- ‘Gure esku dago’ ekimenaren sustatzaileek bilera deitu dute otsailaren 10erako (2014-02-06)
- ‘Gure esku dago’, erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa aurkeztuko dute eguaztenean (2013-06-18)