Elgoibarko Gure Esku Dagoko kide den Ione Ariznabarretak izan zuen oka joko erraldoia egiteko ideia eta lagun askoren artean, auzolanean, egin dituzte gero, pieza guztiak. Okatik okara jauzi egin beharrean, Gure Esku Dago mugimenduaren logotik logora salto egingo dute jokalariek, Ionek berak goiko bideoan azaltzen duen moduan. Oka joko erraldoiaz gainera, era guztietako ekintzak antolatu dituzte Joste egunerako Elgoibarren eta Mendaron. Hona hemen egitarauak:
ELGOIBAR
Goiz partean, Kalegoen plazan (euria egiten badu, Maalan) eta arratsaldez, Maalako parkean.
9:00-9:30: Dultzaineroen diana.
10:45: Joseba eta Josu txalapartariak eta Ziarda bertsolaria.
11:00-12:00: Trikitilariak, txistulariak eta dantzariak.
12:00: Txaranga.
12:30: A2an taldea.
12:45: Jon Gurrutxaga.
13:00: Oier Gurrutxaga.
13:30: Gazte Asanbladaren eskutik, sofa tertulia.
13:45: Hasier Etxeberriaren idatzia irakurriko dute.
14:00: Abesti herrikoiak.
14:15: GED abestiaren koreografiaren entsegua.
*GED oka joko erraldoia, paratxuta, Hiru lerrokoa, aurpegia margotzeko tailerrak eta txikienek margotzeko murala ere izango dira goizean zehar.
18:45-19:15: Arantxa eta Ekaitz trikitilariak.
19:00: Korrika, Kalegoen plazatik Maalara.
19:15: Mari Juli eta Agurtzaneren saioa.
19:30: GED abestiaren koreografia partehartzailea.
* Egun osoan zehar, pintxo potea: Iriondo, Txarriduna, Maala, VientoSur, Gabi, Malape, Mahats Vinoteca, Urkiola, Usua, Ibai-Ondo erretegia, Lanbroa, King Kong, Ilunpe, San Roke, Aterpe, Tantaka, Ametsa, Iturri, Orbea, Maren. Herritarrek pintxo gustukuena hautatzeko aukera izango dute eta partehartzaileen artean hiru opari zozketatuko dira: Ardo sorta bat, afaria Gabi jatetxean eta afaria Txarridunan.
MENDARO
12:00: Bizi Poza txaranga, frontoian.
12:30-14:30: Kantu kalejira, Tritikitarren eta herriko abesbatzakoekin.
14:30: Herri bazkaria. Luzaide tabernak zerbitzatuko du. Menua: paella, gisatua, eta ijito-beso bizkotxoa.
17:00: Dantza modernoa.
18:00-21:00: Dantzadi taldearekin erromeria.
*Inprobisazio saioak ere izango dira.