Herri galdeketari buruzko informazioa, “nork eman dezakeen botoa, noiz eta non” laster hasiko direla zabaltzen aurreratu dute Elgoibarko Gure Esku Dago batzordeko kideek. Posta bidez botoa emateko aukerak, baina, lehentasuna daukala ohartarazi dute, maiatzaren 7a baino lehen Elgoibarren egon behar dutelako botoek. Hortaz, egun horretan kanpoan dauden herritarrek, posta bidez botoa eman nahi badute, honako pausoak jarraitu behar dituzte:
- Mezu bat bidali behar dute elgoibarged@gmail.com helbidera informazioa eskatzeko (nahikoa da esatea botoa eman nahi dutela eta informazioa bidaltzeko). Martxoaren 31a baino lehen bidali behar da mezua.
- Ondoren, bozka paperak eta beharreko baldintzak zehazten dituen informazio-orriak jasoko dituzte.
Maiatzaren 7an 46.500 herritarri emango die hitza Gure Esku Dagok Debabarrenean. Elgoibarren, adin eta kolore askotako 30 bat laguneko taldeak hartu zuen galdea(k) erabakitzeko ardura, eta adostu zituzten bi: Hauek dira: “Nahi al duzu gaur egungo estatus politikoa aldatzea?” eta “Nahi al duzu euskal estatu independentea?”.
-
Gure Esku Dago taldeak 1.802 sinadura lortu ditu Elgoibarren, behar zituztenen bikoitza (2017-02-21)
-
Elgoibarren galdeketa egiteko 1.450 herritarren babesa jaso du momentuz Gure Esku Dagok (2017-02-07)
- Maiatzaren 7an 46.500 herritarri hitza emango die Gure Esku Dagok Debabarrenan (2017-01-21)
- Galdeketarako galderak adostuta, sinadurak biltzeari ekin dio Elgoibarko Gure Esku Dagok (2016-12-19)
- Herri galdeketako galdera aurkeztuko du Gure Esku Dagok zapatuan (2016-12-13)
- Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaian hartu zuten parte dozenaka elgoibartar eta mendaroarrek (2015-06-22)
- Ekainaren 21erako deialdia egin du Elgoibarko Gure Esku Dagok (2015-06-15)
- Erabakitzeko eskubidearen aldeko oka joko erraldoia (2015-04-22)
- Elgoibar eta Mendaroko dozenaka lagunek hartu zuten parte erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoan (2014-11-11)
-
Bost mila lagun batu nahi ditu Gure Esku Dagok, Zurriolan mosaikoa osatzeko (2014-10-22)
- Elgoibartarrak eta mendaroarrak giza katean (2014-06-09)
- Aitor Novak gaitentzat moldatu du 'Gure esku Dago' abestia (2014-06-06)
- Giza kate herrikoia egin dute Kalegoen plazan (2014-05-31)
- Jaia eta aldarrikapena uztartu zituen zapatuan Mendaron Gure Esku Dago egunak (2014-05-13)
- Mendaron ere sortu dute erabakitze eskubidearen aldeko lan taldea (2014-04-03)
- Herri argazkia atera dute Gure Esku Dago ekimenaren aldekoek (2014-03-24)
- Elgoibarri eta Mendarori 32. kilometroa osatzea egokitu zaie ekainaren 8ko giza katean(2014-03-11)
- Ekainaren 8an Durangotik Iruñera egin nahi den giza kateari lehen babesa (2014-02-17)
- ‘Gure esku dago’ ekimenaren sustatzaileek bilera deitu dute otsailaren 10erako (2014-02-06)
- ‘Gure esku dago’, erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa aurkeztuko dute eguaztenean (2013-06-18)