Elgoibarko bederatzigarren pintxo lehiaketako sariak banatu ditu gaur eguerdian Elgoibarko Udalak. Herritarrek guztira, 6.189 boto-txartel eman dituztela jakinarazi dute, eta, taberna bakoitzak 350 pintxo inguru saldu ditu batez beste.
Epaimahaia osatu duten lagunek pintxoaren itxura, aurkezpena, zaporea, testura eta originaltasuna kontutan hartu dituztela azaldu dute. Horiek kontutan izanda Malape tabernak aurkeztutako Darkoren pintxoari eman diote lehen saria. Irabazleak txapela, diploma eta Txankakua merkatari elkarteko kide diren saltokietan trukatzeko 300 euroko erosketa-txartela jaso du saritzat.
Bigarren saria Txarriduna Hotelak aurkeztutako Babarrun gorri odolostea porru kremarekin izeneko pintxoari eman diote. Saritzat, txapela, diploma eta 100 euroko erosketa txartela jaso ditu.
• Herritarren Saria San Roke tabernarentzat
San Roke tabernak lehiaketara aurkeztutako Txibi beteak izeneko pintxoak eskuratu du Herritarren saria. Txapela eta diploma jaso ditu irabazleak.
Herritarren parte hartzea "nabarmena" izan dela adierazi dute antolatzaileek udaletxean egin duten sari banaketa ekitaldian. Guztira, 6.189 boto-txartel sartu dituzte herritarrek ekainaren 28tik 30era tabernetan jarrita egon ziren kutxetan.
• Lehia handia
Elgoibarko alkate Ane Beitiak lehiaketaren balorazio positiboa egin du eta eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei. "Izan ere, jakin badakigu oso zaila dela neurri honetako eskariari aurre egitea, eta aldi berean, pintxoaren itxura eta zaporea mantentzea. Gainera, ostalariek, aurten, lehiaketa batean parte hartzeko maila duten pintxoak prestatzeko egiten duten ahalegina nabarmendu nahi dugu. Konpetentzia handia izan da oso eta epaimahaiak lan handia izan du irabazlea aukeratzeko".
Antolatzaileen esanetan, ostalaritza sektorean euskararen erabilera bultzatzea, eta Elgoibarko gastronomia suspertzea dira pintxo lehiaketaren helburuetako bi. Aurten 26 establezimenduk parte hartu dute, iaz baino bat gehiagok.
∞Lotura duten albisteak:
- Ekainaren 28tik 30era egingo da aurten pintxo lehiaketa Elgoibarren, eta hogeita sei tabernak parte hartuko dute (2017-06-23)
- Viento Sur irabazle pintxo lehiaketan eta San Rokerentzat Herritarren Saria (2016-06-22)
- Pintxo lehiaketa Elgoibarko 25 tabernatan egingo dute, ekainaren 15etik 18ra bitartean (2016-06-07)
-
Tantaka jatetxeko pintxoa saritu du epaimahaiak eta Sigmakoa izan da herritarren gustukuena (2015-06-24)
-
Gabi jatetxeak irabazi du pintxo lehiaketa eta Sigmak jaso du Herritarren Saria (2014-06-18)
- 32 tabernak parte hartuko dute Elgoibarko pintxo lehiaketan, iaz baino zazpi gehiagok (2014-06-02)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- Hasi da pintxo onena aukeratzeko lehia (2013-06-26)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Pintxo lehiaketa ekuadorrera iritsi da (2012-06-21)
- Hogeita bat tabernak hartuko dute parte laugarren pintxo lehiaketan (2012-06-14)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)