Gorka De La Horrak eta Mayi Mujikak hirugarren postuak lortu dituzte Goierriko Bi Handietan

Barren.eus 2017ko uzt. 8a, 12:13

Goierriko Bi Handiak 88 kilometroko ultratrailean hirugarren postua lortu du Gorka De La Horra elgoibartarrak eta laugarren egin du Ander Zulaika mendaroarrak. Emakumezkoetan ere podiumeko hirugarren kaxoira igotzea lortu du Mayi Mujika elgoibartarrak. Ehunmilak proban, berriz, laugarrengoz irabazi du 168 kilometroko lasterketa Elgoibarren lan egiten duen Javi Dominguezek, gainera errekorra ezarriz.

24 elgoibartar eta mendaroar bat batu ziren bart Beasaingo Loinazko San Martin plazan, Goierriko Bi Handiak probako irteeran. 23:00etan hasi zen proba eta gaur goizean, bederatziak eta laurden pasatxoak zirenean ailegatu da lehen mendi lasterkaria berriro ere Beasainera, 88 kilometroko mendi ibilbidea osatu eta gero. Daniel Agirre antxitxikaria (Caparroso, Nafarroa, 1977) izan da azkarrena (10:17:12), eta bigarren aldiz irabazi du Goierriko Bi Handiak mendi lasterketa. Mikel Etxebeerria zumaiarra iritsi da bigarren postuan, 10:38:48ko denbora eginda. G2Hren podiuma Gorka de la Horra elgoibartarrak osatu du. Lizarpe taldeko saltakariak hamar ordu, 54 minutu eta 53 segundu behar izan ditu. De La Horarren taldekide eta lagun Ander Zulaika mendaroarra ailegatu da helmugara laugarren postuan, De La Horragandik bost minutura (10:59:52). Duela bi urte, 2015.urtean, Ehunmilak egin ondoren, G2Handiak proban parte hartu du aurten Joseba Elustondok eta 24. postuan iritsi da helmugara (11:22:45).

Emakumezkoetan Aitziber Osinalde legazpiarra izan da azkarrena (13:02:28) eta Monica Grajera alkizarrak egin du bigarren (13:16:51). Mayi Mujika ailegatu da hirugarren postuan, 13 ordu, 54 minutu eta 58 minutuko denbora eginda. (ikus behin-behineko sailkapenak)

• Javi Domingezen laugarren garaipena eta errekorra

G2H proba Ehunmilak ultratrailaren barruan jokatzen da. Barixakuan, 18:30ean, abiatu ziren parte hartzaileak Beasaindik eta domeka goizean ailegatu zen lehen sailkatua Beasainera, 168 kilometroko ibilbidea osatu eta gero. Javi Dominguez izan zen azkarrena, beste behin ere, eta laugarrengoz irabazi zuen proba. Gainera, errekorra ondu zuen, 22 ordu, 22 minutu eta 3 segundoko denbora eginda. Egoitz Mujika elgoibartarrak ere parte hartu zuen lasterketan, baina erretiratu egin zen Amezketa eta Txindoki artean.

Azkenik, Marimurumendi mendi maratoian parte hartu zuen Jokin Rodriguez elgoibartarrak, eta 77. postuan sailkatu zen (5:20:05)

Elgoibartar eta mendaroarreen emaitzak G2H proban:

  • 3. postua Gorka De La Horra (10:54:53)
  • 4. Ander Zulaika (10:59:52)
  • 24. Joseba Elustondo (12:45:19)
  • 49. Josu Idiakez (13:54:55)
  • 50. Mayi Mujika (12:35:31)
  • 117. Patxi Loiola (14:01:42)
  • 125. Gorka Mir (14:14:38)
  • 165. Andoni Gabilondo (14:21:33)
  • 194. Iker Leonardo (15:21:47)
  • 212. Victor Galeano (15:54:36)
  • 237. Jose Nova (16:00:56)
  • 238. Jose Luis Diez (16:00:59)
  • 280. Asier Arregi (16:20:04)
  • 292. Roberto Cordon (16:31:56)
  • 312. Mikel Etxabe (17:30:14)
  • 318. Hasier Goikoetxea (18:09:00)
  • 319. Asier Cordon (18:09:01)
  • 324. Jon Peli Uriguen (18:12:16)
  • 325. Fernando Loiola (18:12:11)

Hona hemen Goierri Irrati Telebistak (GOITB) hiru proben inguruan eginiko laburpen zabala.

 

goierri 2 handiak delahorra helmugan

goierri 2 handiak podium hitza

goierri 2 handiak delahorra zulaika

goierri 2 handiak elgoibar

 goierri2handiak mayi mujika

goierri2handiak mayi mujika podium

goierri2handiak podium gizon

ehunmilak podium

ehunmilak javidomingez zerain

goierri2handiak delahorra beasain v1

goierri2handiak zulaika helmuga

goierri2handiak zulaika umeegaz

 goierri2handiak zulaika delahorra

Lotura duten albisteak: